2010-12-30

Prometeus. Bideoa eta iruzkina



"La revolucion social de los medios" bideoa ikusi eta gero baieztatzen da berriz ere nola teknologia berriak gizartean eragiten duten.Gaur egungo gizartea informazioaren gizartea dela ez genuke eztabaidatu behar, izan ere hainbat telebista kate edo irrati edo egunkari digitalizatu egin dira eta sarean topa ditzakegu. Gizartearen aldaketa hau, gizarteko kide kopuru handietatik gizabanako batera pasatzen da, zeinek kontsumitu eta ekoiztuko duen informazio kantitate izugarria.
Azken batean gizakia jainko bat bezala agertzen da, hau gai delako teknologiak erabiliz, sarea batez ere, dena jakiteko edo eskura izango duela nahi duena nahi duenean.
Gainera beste bigarren bizitza digitala izateko aukera ematen digute teknologia berri hauek, baina honek arriskua ere izango du, hala nola errealitatea zein den ez jakitea. Batzuentan programa hauek errealitatetik aldentzeko erabiliak izan dira baina mugak non dauden ez badakigu, arazo larriak izango ditugu.
Prometeus sortzea ez dago garapenaren aldetik oso urrun, baina noraino garatu behar ditugu gizartea? Mugak ez zaizkio jarri behar garapenari?
Azkenik esan beharra daukat gaur egun teknologiak erabiltzen direla eta erabili behar direla beti kontuan izanik zer errealitatean zauden, alboan dagoen pertsona ahaztu gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario