2010-12-31

Eskola 2.0 eta Arbel digitala

Eskola 2.0 programaren xedea hurrengo hau da: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBH-ko 1. eta 2. mailetako klase tradizionalen eraldakuntza. Hauek arbel digitalak eta Internetera haririk gabeko lotura izatean datza non irakasleak bere ordenagailu eramangarria eta ikaslea bakoitzak berea izango duten.
Programa hau gure hezkuntza sisteman hobekuntza ekarpen esanguratsu gutxi ekarriko ditu ikasgeletan ordenagailu eta arbel digitalak sartzearekin bakarrik. Beste faktore batzuk garrantzitsuagoak kontuan hartu behar dira, hala nola:
- Irakaslegoaren formakuntza, egonkortasuna eta motibazioa.
- Ikastetxeen inplikazioa.
- Erabilitako metodologia.
- Curriculum eta zentroko planean jardueren integrazioa.
- IKT-n egokitzapena errealitate bakoitzari.

Gainera programa honen planteamendua 80ko hamarkadako proiektu baten kopia da, eskola teknologiekin betetzearekin, pedagogian baino, kezkatuagoa dagoena.
Beraz, "Eskola 2.0" ez da irakaskuntzarekin zerikusi handirik duen programa baizik eta diru publikoa inbertitzeko aukera bat. Ikuspuntu honetatik ulertzen da editore zein ekonomi talde handiak duten interesa hezkuntzan IKT-ak sartzean. Hori dela eta, Jordi Adell-ek esan zuen bezala, ez da negozio bat bezala aurkeztu behar, baizik eta aldaketa bezala hurrengo eremuetan: ezagutza, ikaskuntza prozesuan, metodologia eta materialak konpartitzeko. Testuinguru honetan ikasgelen "digitalizazioak" zentzua izango luke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario