2010-12-12

Alfabetizazio digitala

Ikusitako lehenengo bideoan teknologia digitalak hezkuntzaren aldaketa ekarriko dutela XXI.mendean esaten du. Alderatzen du lehen eta gaur egin nahi zituzten gauzak, hala nola, dinosauroak ikusi, Antzinako Grezia ikustea edo ilargira joan etorriko bidaia egitea gaur egungo Martitzeko zorua ikustearekin edo Eguzkiaren azaleko irudiak ikustearekin. Aldaketa hau teknologia digitalekin gertatuko dela ziurtatzen dute baina honen aurreko tokian bigarren bideoa azaltzen da.
Bigarren honetan, alfabetizazio digitalaz hitz egiten zaigu, kontzeptu hau irakurmen eta idazmen digitalean datza. Bideoan elkarrizketatuaren ustez sarean dagoena interpretatzen ikasi behar da, hau da, alfabetizazio digitalaren kontzeptua handitu. Beti ere ikuspuntu kritiko batetik begiratu behar dela bai zer nahi duzun edo zer behar duzun bai hori bilatu, interpretatu eta komunikatzen jakitea.
Beraz, bi bideoak ikusita ateratzen dudan ondorioa honakoa da: teknologia digitalak hezkuntza aldatu daitezkeela baina kritikoak bagara sarea erabiltzeko orduan eta hori ikasleei erakusteko gai bagara eta bertan aktiboki parte hartzen badugu ingurune hezitzaileetatik. Gu baikara egileak eta gure informazioa konpartitu nahi dugulako era seguru batean, horretarako, kritikoak izan behar gara bai irakasle eta bai ikasleak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario