2010-10-20

Web 2.0-ri buruzko hausnarketa

Zer da?
Erabiltzaileen parte-hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honen barruan webgune sozialak aurki daitezke, komunikaziorako tresnak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren trukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.
Web 2.0ren teknologia konplexua da eta etengabe eboluzioan dago, baina bere barnean hauek aipatu daitezke: zerbitzariaren softwarea, edukien sindikazioa, mezuen protokoloak, estandarretan oinarritutako nabigatzaileak eta bezeroentzako aplikazio anitzak.

Aplikazioak?
Web 2.0ren azpiegituraren oinarrizko kontzeptuetako bat, mezu bidirekzionalen protokoloetan datza. Garrantzizkoenak RESTful eta SOAP metodoak dira. REST web zerbitzu bati egiten dion dei mota bat da non bezeroak bere elkartrukeen egoeraren berri ematen duen. Aldiz, SOAP eta antzeko beste zerbitzu batzuk, informazioaren egoera bere barnean duen zerbitzari baten menpe daude. Web zerbitzu hauen lengoaiarik ohikoena XML bada ere, salbuespenak egon daitezke.

Ondorioak (kulturan, gizartean, eta eskolan)

Berrikuntza hau kultura berri bat zabaltzen hasi da, edozein tokian dagoen pertsona batekin informazioa trukatzea momentuan, alegia. Honetan informazioa bezeroak egiten dute eta site-tan konpartitzen dira. Enpresak ere honen gainean daude, beraz, haien negozioa interneten handitu beharrean pertsonak elkartu eta informazioa trukatzeko aukerak ematen dituzte. Gizartean erabiltzeko oso eskuragarri dago edozein banakoarentzako. Hemen daukan ondorio bat ere, momentuan gertatzen diren berriak irakur daitezke, eta ez da itxaron behar egunkaria edo teleberria ikusteko, unean bertan ikus daiteke. Era honetan mundu globalizatu bat egiten goaz eta eskolan ikusten da. Gehienetan hobeto ezagutzen dutelako urrun dauden herriak haien ondoan daudenak baino, hau guztia berriak eta kulturak ikusten dituztelako eta kanpoan dagoena gehiago erakartzen duelako.
Honek ere irakaskuntzan nabari behar da, eguneratua egon behar daudelako bai irakasleak eta bai eskolak, teknologia berriak izanik eta horiek erabiltzen jakinik. Honetarako irakasgai hau ikasten da unibertsitatean, baina behin gaindituta eta lanean egonda eguneratzen ez badira irakasleak ez da ezertarako ez balioko. Teknologia berrien munduan etengabe berrikuntzak daudelako eta ikasleak gero eta arinago ikasten dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario